XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta horiei Eranskin espezifiko bat gehitu zaie, EUSTATek prestatua, galdesorta haietan barnehartzen ez ziren arazo desberdinei erantzutearren.

INEk 90 sektoretan banatzen du industri ihardueraren multzoa, eta hauek beren aldetik barnehartzen dituzte C.N.A.E.ko (Iharduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko) 1etik 5erako zatidurak.

90 sektoreetako bakoitzerako galdesorta-eredu bat (guztira 90) erabili da, zein industri iharduera-motatara zuzendua dagoen, horretara egokituta.

Euskadiko Komunitate Autonomoan, 90 iharduera posibleetatik, 87 ematen dira.

Industri sektore horien kasuan, beretako guztiei komun zaizkien ezaugarriei erasaten dien hura mantentzeko erizpidea hartu da, hots, pertsonala eta lan egindako orduak, pertsonal-kostuak, energi kontsumoa, gastu desberdinak, hainbat sarrera, kapital-ondasunetako eragiketak, izakinak eta produkzio-ihardueraren gaineko zeharkako zergak, eta 90 eredu horietako bakoitzarentzat desarroilo desberdina eraman da Ondasunen produkzioa, Lehengaien eta bestelako materialen kontsumoa eta Berrenplegatutako produkzioa tituluei dagozkien ataletan.

EUSTATek elaboratutako Eranskinak, bere aldetik, ekitaldiko ustiapenaren kontuari eta erosketa eta salmenten jatorri eta destinoari buruzko informazioa jasotzen du.

Ikuskari modura, metodologiari dagokion partearen azkenan, erabilitako eredu baten faksimila eta berari dagokion Eranskina sartzen dira.

1.2.3. Datuen tratamendua eta ustiapena

Bilketako fasean egindako lehen berrikuspenaren ondoren, informazioa grabatu egiten da eta banakako emaitzen balidazio eta arazketako programa baten menera jartzen, non grabazioko erroreak eta galdesortetako inkoherentziak ohartematen bait dira.

Horretarako espresuki prestaturiko ekipo batek eramaten duen fase hau, barne-koherentzia indibidualen, denborako eboluzioaren sektoreko batezbesteko datuekiko eta kanpoko iturriekiko konparazioaren araberako erizpideetan oinarrituz.

Eragiketa honek, enpresekin kontsulta berriak egitea galdatzen du sarri askotan.

Behin banan-banan araztu eta egin beharreko aldaketak egin ondoren, ikustaturiko datuen jasoera edo estrapolazioko prozesuari ekiten zaio industri ihardueraren balore globalak estimatu ahal izateko.

Horretarako, lehen-lehenik, erantzun-faltaren eragina aztertzen da, C.N.A.E.ko 4 digitoko azpitaldeen mailan, Lurralde Historikoenean (...).